XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuspuntu honetatik abiatuz gero, irakasleak ikasleari testu bat ematen dionean irakurtzeko, kontutan izan beharko ditu printzipio edo arau batzuk.

1.1. Gure iharduera pedagogikoan kontutan izan ditugun printzipioak

Ikaslearen ulermena oztopatzen duen kausa bat, aurrez testu zentzugabe asko irakurri behar izana izan daiteke, bai eskolak besterik eskaini ez diolako, bai perpausa-solteak eta loturagabekoak irakurtzen ohituta dagoelako.

b) Ikasleak irakurri aurretik duen informazioa oso faktore erabakiorra da ulermenerako.

Ulermenerako hizkuntzaren jabekuntza bezain garrantzizkoa da irakurleak gaiari buruz duen informazioa (Smith, F. 1983).

c) Testuaren esangura-ezak oztopa dezake ulermena.

Beraz, ikasleari luzatzen diogun testua esanguratsua (signifikatiboa) izan dadila ziurtatu beharra dago.

Esanguratsutzat hartzen da ikaslearen adinari egokitua izateaz gain, bere bizitza, objektu zein beretzat arrunta izan daitezkeen pasadizoez mintzatzen den testua.

d) Ikasleak ez daude ohituta testu-mota guztiak irakurtzen.

Eskolak ahaztu egin bait du narrazioaz gain badirela beste testu-mota batzuk, eta hauetariko batzuk, guztiz erabakitzaileak direla edukien transmisiorako.

Beraz, suposa daiteke ikaslea ohituago dagoela testu batzuetara, ohitura honek noski, ulermena erraztuko duelarik (Alonso J. Mateos M., 1985).

e) Testu mota guztiek ez diote irakurleari zailtasun bera eskaintzen; horrela, badirudi, esposizioa narrazioa baino zailagoa dela (Graesser, Hauft-Smith, Cohen eta Pyles, 1980, Alonsok aipatuak, 1985).

f) Irakurlearen aldetik, irakurtzeko estrategien egokitzapen desegokia izan daiteke esanahia ez jasotzearen, edota gaizki jasotzearen kausa.

Bestalde, badirudi, hizkuntz egitura jakin batzuek (ezezkoek, konparatibek......) parrafoaren hasieran jarriz gero, areagotu egiten dutela zailtasuna.

Kasu honetan ikasleak ez bait du hasiera batean eginiko hipotesien aldaketarik egiten (Walter H. Ginitie, 1982).